XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), eros ezazu lorapotetan jartzeko lurra eta landarentzako elikagairik ere (organikoa, mesedez!), adibidez, arrain-isurkina.
- Aukeratu landarea jarriko duzun potea.
Lorapote bat erosi ahal duzu gainontzeko tresnak erosiko dituzun tokian, baina haziekin hasteko, gauza pila erabil daiteke, tetra-brik batetik jogurt pote batera.
Egon ziur ontzia gai dela lur kantitateari eusteko.
Egin iezazkiozu zulo txiki batzu fondoan sobran dagoen ura atera dadin.
- Ontzia lurraz bete goraino.
Lurra busti ontzian egoki sar dadin.
Lurra hezea, baina ez blai.
Jarri plater bat ontziaren azpian ateratzen den ura jaso dezan.
- Landatu hazi batzu, haien artean bi zentimetroko tartea utziz.
Lurrean jarriz eta hatzamarraz hondoratuz landatzen dira.
- Ziur egon sakonera egokian ari zarela landatzen.
Gehiegi hondoratzekotan, ez dira aterako.
Irakurri arreta handiz haziak zetozen paketean dauden azalpenak, bertan emango da sakonera egokiaren berri.
- Lurra emeki lautu, eta ura bota berriro hazi txikiak ukitu gabe.
Hobe da ureztontzi bat erabiltzea eta ura euri gisa botatzea.
- Kontrolatu lurra egunero eta manten ezazu heze.
Lehortzekotan, haziak ez dira aterako.
- Haziak ateratzean